Hamabost urte bete ditu aurtengo ikasturtean Ikasle Abertzaleak-ek. Hori dela eta, Ikasle Eguna antolatu dugu azaroaren 15ean Alegian. Horrenbestez, bertara gonbidatuak zaudete guztiok. Bertan ikusiko gara!
1988an sortu zen IA Iruñeako ikastetxe batean. Hamabost urte hauetan gauza ezberdinak egin ditugu, beti ere Euskal Eskola Nazionalaren bidean. Euskalduntzearen aldeko ekimenak, ikasleen eskubideen aldekoak... Momentu honetan balantzea egin eta aurrera begiratzea dagokigu. Arrazoi honegatik, gure 4. kongresua burutzen ari gara udazken honetan.
Bestalde, azaroaren 15ean, Ikasle Eguna ospatuko dugu Alegian gure webgunean irakur daitekeen moduan. Goizetik hasita harrera ekitaldia, solasaldia, triki-poteoa, bazkari herrikoia, bertso saio punta puntakoa (Amets Arzallus, Igor Elortza, Jon Maia, Inaki Apalategi eta Inaki Gurrutxaga Unai Elizasuren aginduetara), kale animazioa, manifestazioa... eta **Kontzertu mundiala karpa erraldoian:
Alegian ikusiko gara guztiok azaroaren 15ean!
Autobusean joateko eta baita sarrerak erosteko lekuak jakiteko ere www.ikasle-abertzaleak.org
Erantzun
Sartu