Teknologia albisteak

Autoenplegua: lan egiteko beste bide bat

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Ibarbia. Urola Kosta Udal Elkarteko Enpresaguneko arduraduna - Enpresagunea. Urola Kostako Udal Elkartea
2003-11-05 : 09:11

Hemendik gutxira zure ikasketak bukatu eta lan bila hasiko zara edo agian dagoeneko lanean zabiltza baina egoera ez da oso ona.

Ez al dago beste irtenbiderik? Bai, autoenplegua.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresagunetik autoenpleguari buruzko informazioa eskaintzen dizugu eta zure ideia martxan jartzeko aholkularitza eta laguntza emango dizugu.

Ezagutu dezagun autoenpleguaren errealitatea: Euskal Herrian enpresen %90a mikroenpresak dira (5 langile baina gutxiagokoak) eta horietatik gehienek langile bakarra edo bi dituzte. Autoenplegua aukeratzen duen % 90ak 35 urte baino gutxiago ditu eta bere negozio-ideia sortzen da ikasketak, zaletasuna eta merkatuaren ezaguera uztartzetik. Sustatzaile berrien ezaugarriak honakoak dira: arriskua jasateko gaitasuna dute, zuzendaritza eta kudeaketa gaitasuna dute, sortzeko eta berritzeko gaitasuna dute eta jendearekin harremanetan jartzeko eta erabakiak hartzeko erraztasuna izaten dute, besteak beste. Ezin ahal daiteke izan hau zure kasua?

Desabantailak

Norbere kontura lan egiteak hainbat desabantaila ditu, hala nola, arriskua, ordu asko sartu beharra... Baina, abantailak ere baditu: lanean autonomia eta independentzia, lanpostu finkoa, diru gehiago irabazteko aukera, zurea den zerbaiten alde borroka egin eta saiatzea, beste pertsonei lana eman ahal izatea, harrotasuna... Ez al da arrazoi aski lan egiteko era hori aukeratzeko?

Urola Kosta Udal Elkarteko Enpresagunetik zure ideia lantzen eta zeure enpresa martxan jartzen lagundu nahi dizugu. Horretarako zeure ideia aurrera ateratzeko pauso guztietan lagunduko dizugu: ideiaren bideragarritasuna aztertu, finantzaketa iturririk hoberena bilatu, eduki ditzakezun dirulaguntzak kudeatu... Gainera, Urola Kosta Udal Elkarteak hainbat ekimen bideratzen ditu, autoenplegua bultzatzeko.

Hona hemen datorren hileko agenda edo egitaraua:

  • Dirulaguntzak: Urola Kostako Udal Elkarteak, Europako Gizarte Fondoarekin batera, dirulaguntzak emango dizkie 2003an Enpresaguneren laguntzaz beren lanpostua eratu duten pertsonei, enpresa berria martxan jartzeko.
  • Hitzaldia: Autoenplegua. Azaroaren 4an, Equal programaren barruan. Autoenplegua sustatzeko eta eskaintzen dituen abantailak ezagutarazteko hitzaldia da.
  • Ikastaroa, sustatzaile berrientzat. Azaroaren 24tik 28ra. 20 orduko iraupena izango du (astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara). Enpresa berri bat eratzeko eta kudeatzeko arlo nagusienak landuko dira: sustatzailearen profila, merkatua, forma juridikoa, fiskalitatea, finantzak eta abar.
  • Teknologia berriek enpresa munduan duten garrantzia dela eta, epe motzean sustatzaile berrientzako on-line aholkularitza eta on-line ikastaroa eskainiko dira.

Argibideak eskuratzeko deitu 943 89 41 84 edo 943 02 15 50 zenbakietara, edo idatzi enpresagune@urolakosta.org helbidera.

Erantzun

Sartu