Liburu guztien testua osoa bilagarri Amazon-en
Urriaren 23an jarri zuten hau martxan Amazon Interneteko denda handian.
Adibidez, Obabakoak bilatu dut Amazon-en eta liburuaren bi edizio erosgai aurkitzeaz gain, beste hainbat liburutan Atxagaren lana aipatzen dutela jakin ahal izan dut. Adibidez,
- Spanish Cultural Studies: An Introduction: The Struggle for Modernity by Helen Graham (Editor), Jo Labanyi (Editor) (Paperback - January 1996). Liburu honetan, 353. orrian ageri da Atxagarena.
- Collected Traveler Northern Spain: An Isppired Anthology & Travel Resource (The Collected Traveler) by Barrie Kerper (Editor) (Paperback - March 2003). Honetan, 600. orrian agertzen da, beraz potoloa behar du!
Era berean, inork Gora Euskadi Askatuta esan ote duen ere begiratu dut, eta bai: Mapping the nation liburuan ageri da, 353. orrian.
Zerbitzu berria orri honetan azaltzen du Amazon-ek, baina ez du zehaztapen handirik ematen.
Niri Google-ren eskua atzean dagoela iruditzen zait. Google-ren bilaketa zerbitzuak erabiltzen ditu Amazon-ek, bere lehen orriko ezkerreko zutabean ageri den bezala, eta era berean, paperetik testua atera eta guztia eskaneatu ondoren bilagarri jartzen Googlek zein ondo egiten duen ikusia dugu lehendik ere, Google-ren Katalogoen zerbitzu harrigarrian. Adibidez, Basque terminoa bilatuz, denetarik apur bat.
Erantzunak kargatzen...