Correos-ek e-mail helbide bat emango die Windows duten hiritarrei
Administrazioaren zerbitzu berri honen bidez jasotako e-mailek paperean ematen diren jakinarazpenen balio bera izango dute. Horretarako, erabiltzaileek Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionalak emandako agiri digital bat eskuratu beharko dute.
Correos-ek helbide elektronikoa emango die erabiltzaileei eta bera izango da helbide horren bermatzaile juridikoa. Helbide elektronikoa lortzeko http://notificaciones.administracion.es/portalciudadano/acceso_servicio.asp helbidera jo.
Guztiendako e-mailik ez
Orain arte arazorik ez, http://notificaciones.administracion.es/portalciudadano/Antes_acceder.asp orrialdera sartzean sortzen da arazoa. Explorerraren 5.5 bertsioa edo handiagoa edukitzea eskatzen digute lehenik eta behin. Nabigatzaile hori ez duten edo erabili nahi ez duten hiritarrek ezin al dute Admnistrazioak eskaintzen duen zerbitzua erabili? Espainiako Gobernuak marka baten aldeko apostua egin al du?
Erantzunak kargatzen...