Teknologia albisteak

Haritza Camblong Ruiz: Basque Research-eko I. Tesi Lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2003-10-28 : 09:10

Haritza Camblong Ruiz ikertzaile gaztea da Perturbazio eolikoen eraginaren txikitzea abiadura aldagarriko aerosorgailuen bidezko elektrizitatearen sorkuntzan izenburua duen tesiaren egilea.

Bidarteko ESTIA Industria Teknologien Goi Mailako Eskolako ikasle honek euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez aurkeztu zuen bere tesiaren laburpena. Bere lanarengatik bi pertsonarentzako bidaia irabazi du Tenerifera.

Tesia

Tesiak abiadura aldagarriko aerosorgailuen kontrol-sistema hobetzea du helburu, haizearen eragina txikiagoa izan dadin energia elektrikoaren sorkuntzan. Bidarteko ESTIA Industria Teknologien Goi Mailako Eskolako ikasle honek 480 boto jaso ditu guztira, eta horiek bi pertsonarentzat astebeteko bidaia Tenerifera irabazteko balio izan diote.

Bigarrena lehiaketan

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Mª Aranzazu de Zarraga Rodríguez izan da bigarren sailkatua; 288 boto jaso ditu guztira Reología de mezclas de PVC y Polietilenos con presencia de compatibilizadores lanarengatik.

Hirugarrena lehiaketan

Hirugarren sailkatua Pello Uranga Zuaznabar izan da; Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaren Goi Mailako Eskolako ikasle horrek 273 boto jaso ditu Zuzenean Ijetzitako Produktu Erdilanduen Beroko Konformazioaren Modelizazioa eta Simulazioa Altzairu Mikroaleatuetan tesiagatik.

Fisika, kimika, informatika, materialak, energia, ingeniaritza, elikadura, medikuntza... alorretako 35 tesi aurkeztu dira lehiaketara; lan guztiak www.basqueresearch.com atarian daude argitaratuak. Tesi-lehiaketa honen helburua da ikertzaile gazteak egiten ari diren ikerketen berri ematea.

Erantzun

Sartu