Teknologia albisteak

Unibersalia 2003 jardunaldiak Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-10-27 : 10:10

Gasteizko Zientzia Hiria elkarteak Unibersalia 2003 jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 27tik 31ra, Europa Jauregian. Jardunaldi horiekin, Gasteiz zientzia eta biologiaren bidez munduan ezagutzera eman nahi dute. Horretarako, 30 bat zientzialari gonbidatu dituzte, bi Nobel saridun horien artean.

"Gasteiz, zientziaren hiriburua" izenburupean antolatu dituzte jardunaldiak. Stanley Prusiner eta Werner Arber Nobel saridunekin batera, hainbat katedratiko eta ikertzailek parte hartuko dute hitzaldietan. Hala ere, antolatzaileek ez dute nahi jardunaldiak adituentzako soilik izaterik; hiritar guztiei zuzendu diete gonbidapena, eta hizlariak denek ulertzeko moduan mintzatuko omen dira.

Lau atal

Unibersalia 2003 ez da jardunaldi horietaz bakarrik arduratuko, beste hainbat arlo ere landu nahi dituzte. Lau funtsezko ataletan banatu dute Unibersalia 2003: arlo zientifiko, kultural, hezkuntza eta enpresa alorrean.

Arlo zientifikoaren barruan antolatu dituzte gaur hasi eta ostiralera arteko jardunaldiak, eta egun horietan emango diote Maria Antonia Blasco-ri Zientzialari Gazteen Unibersalia saria.

Kultur arloari dagokionez, urriaren 24a ezkero erakusketa zientifiko-plastiko bat dago ikusgai Artium museoan. Horrez gain, zineak ere izango du lekua egun hauetan. Urriaren 27tik 31ra, film hauek ikusteko aukera izango da Gasteizko Guridi zineetan: Iris, X-Men, El regalo de Silvia, Mi vida sin mi y La niña de mis sueños.

Unibersalia 2003-ri buruzko informazio gehiago bere webgunean: http://www.universalia.es

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago