Teknologia albisteak
1

Goierri Telebista jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-10-24 : 18:10

Hogeita lau ordu emititzen du egunero euskaraz eta, oraingoz, 3.500 etxetan ikusten da. Datorren hilean, baina, uhin bidez zabalduko da eta 40.000 lagunengana iritsiko.

Goierri Telebistak oraingoz eskaintzen ditu aurrez grabaturiko emisioak, erreportajeak eta musika saioak. Euskaltelen kable sistema etxean dutenek ikusi ahal dute, 3.500 etxetan. Dena dela, behin Usurbe mendian errepetidore bat ipini ondoren, hasiko dira uhin bidez emititzen eta iritsiko dira Goierriko 18 herritara. Orduan ia 40.000 lagunek izango dute ikusteko moduan.

Bost lagun dabiltza Goierri Telebistan. Hiru denbora osoko lanetan: Jon Aldanondo zuzendaria, Nuria Pérez marketin eta publizitate arduraduna, eta Oihana Sarasola kazetaria. Beste bik, berriz, asteburuetan dihardute bekadun gisa, egun erdiko ardurekin.

Teknologia digitala

Ekipo xumea du oraingoz Goierri Telebistak, baina erabat digitala: bi ekipo kanpoko lanak egiteko, eta bi gela editatzeko. Gaur egun Beasainen dago, Senpere auzoan, baina urtarril inguruan Ordiziara pasatuko da. Hantxe 130 metro koadro izango ditu eta, beraz, orduan hasiko da platoko lanak antolatzen.

“Unitate ibiltari bat ere izango dugu —esan dio Jon Aldanondok Berria egunkariari—, kalera atera eta herrietan egiten diren ekitaldiak grabatzeko: antzerkiak, kirola eta bertsolariak, besteak beste”.

Goierriko Ikuskari S.L. enpresak sortu du Goierri Telebista, nahiz eta bailarako udalek ere parte hartzen duten proiektuaren finantziazioan.

Herri telebistak euskaraz

Herri telebista asko dago Euskal Herrian, baina oso gutxi dira euskara hutsean dihardutenak:

Erantzunak

mikel irizar
2003-10-26 : 13:07

Goierritar deserrotu honek zorterik onena opa dio telebista berriari. Zorionak Jon, hemen izango gaituk laguntzeko. Alimo! Bide batez, eta dagokionari: zergatik ez da gehiago egin euskarazko telebista gehiago sortzeko? Non gelditu dira sasoi bateko planak eta asmoak?

Erantzun

Sartu