Sustatu logoa Teknologia albisteak

Unibertsitateko ikasmaterialaren sorkuntza sustatzeko diru-poltsa

Idoia Torregarai - UEU
2003-10-23 11:10

Deialdiaren oinarriak eta eskabide-orria UEUren atarian ( ueu ) jaso daitezke. Eskabidearekin batera egilearen ezaugarriak, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua aurkeztu behar da, ahalik eta zehatzena (10 orrialdekoa gehienez). Lanaren azken emaitza, 150-300 orrialdeko unibertsitate-mailako euskarazko ikasmateriala izango da. Poltsen iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da eta diruzenbatekoa 3.000 eurokoa.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2003ko urriaren 15etik 30era arte izango da zabalik, biak barne, eta UEUren Bilboko egoitzan aurkeztu behar dira (UEU, Erribera kalea 14, 1-D, 48005 Bilbo)

Informazio gehiago: Karmele Artetxe 94 679 05 46

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu