Alberdania argitaletxeak argitaratutako "Krokodiloa ohe azpian" liburuagatik eman diote saria. Gaur egungo gizakiaren bakardadea islatzen duen kontakizuna da.
Mariasun Landa Errenterian jaio zen 1949ko ekainean. 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen, gero Euskal Herrira itzultzea eta euskalduntzea erabaki zuen, eta zenbait urtez, Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle ihardun zuen. Egun, Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio lanak egin ditu. Hala ere, haur eta gazteen literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak. Alor honetan 222 titulu argitaratu ditu eta hauetatik asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara...) itzuli dira.
Idazle ibilbidean jaso dituen sarietako batzuk:
Liburu honen aurkezpenak zera dio:
Tipo arrunta da ipuin honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu egunero berritzen dituenak beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren azpian. Egoera surrealista horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaera korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen alegia mamitsua aurkezten du Mariasun Landak kontakizun honetan.
Mariasun Landak bide luzea egin du dagoeneko, obra sendoa plazaratu du, eta sari honen beharrik gabe ere baieztatzen ahal dugu gutxik lortzen duena lortu duela: kalitate handia eta nortasun berezia. Nortasun eta kalitate hauei esker, irakurketa bat baino gehiago egin litezke bere idazlanetatik; esan nahi baita, haur batentzat istorio interesgarri eta ongi kontatua dagoen lekuan, heldu baten begiekin literatura lan mamitsu bat ikus litekeela. Erantsi horri bizitzako arazo funtsezko eta sarritan gogorrei heltzen diela bere obretan (heriotza, bakardadea, suizidioa...), modu samur baina ez inondik ere zozoan. Emaitza: literaturan (ez soilik haurrentzakoan) arrastoa uztea merezi duen egilea.
Zorionak Mariasun!
Oso liburu llabur eta erraza da. Ez dut uste haurrentzako liburua denik; ez, behintzat, soilik haurrentzat. laneko estresaren aurkako botika eraginkorra da, ia ordubetean alde horretako min guztiak osatzekoa. Zorionak!