Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bederatzi atxilotuak kalean dira

Sustatu - Sustatu
2003-10-21 13:10

15:30ean eguneratua: Dagoeneko kalean dira atxilotu guztiak. Mikel Arrizabalaga, Enekoitz Etxeberria, Angel Ramon Diez eta Amando Hernandez goizean zehar atera dira. Jose Mari Sors, Mikel Sorozabal, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra ere kalean dira bermeak ordaindu eta gero.

Bihar egingo zaie ongi-etorria, arratsaldeko 18.00etan, Martin Ugalde Kultur Parkean.

13:00etan eguneratua: Autoa ez da jakitera eman oraindik eta ezin jakin zein den horrelakoak egiteko arrazoia. Enekoitzek esan dio epaileari: Egunkaria ez da zuk esaten duzuna. Jendearen lana dago hor, ez besterik.

Martxelo Otamendik hunkituta egin du berba: Kultura egitura txikitzeko saioa dago hemen. Utz gaitzatela bakean lan egiten

Bost lagunek fidantza ordaindu beharko dute:

  • Jose Mari Sorsek eta Mikel Sorozabalek 30.000 euro
  • Xabier Legarrak, Joan Mari Larrartek eta Mikel Azkunek 12.000 eurokoa
  • Beste laurak —Enekoitz Etxeberria, Amando Hernandez, Angel Ramon Diez eta Mikel Arrizabalaga— kargurik gabe geratu dira aske.

Galdeketak 21 ordu iraun du, Abokatu eta senideekin hitzegiten ari dira orain kalean. Ez denak, batzuk oraindik fidantza ordaindu beharko dute-eta. Ez dutela tratu txarrik jaso adierazi du Enekoitz Etxeberriak.

Minutu gutxiren buruan geratuko dira aske. Nahiz eta audientzia nazionaletik etorri albiste pozkarria da inondik ere.

Bihar arratsaldeko 6etan egingo zaie harrera ofiziala Martil Ugalde parkean.

Autoa ez da eman jakitera oraindik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu