Teknologia albisteak

Martin Ugalde Kultur Parkean "Ateak zabalik" ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-10-21 : 13:10

Asteazkenean, urriaren 22an, Martin Ugalde Kultur Parkean "Ateak zabalik" ekitaldia egingo da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Horrela, bertan lanean diharduten elkarte eta erakundeak ezagutu ahal izango dituzte gerturatzen direnek.

Egunerokotasuna erakusgai

Egunerokotasuna erakusgai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako ekitaldi honen helburua, euskal gizarteari kultur parkean nola lan egiten duten erakustea da. Nahi duen guztiak izango du parkea bisitatzeko aukera. Xabier Mendiguren Kontseiluko zuzendariak zera dio: "Beste edozein lantokitan bezala lan egiteagatik atxilotu eta epaitu egiten dituzte. Kontraesan hori jarri nahi izan dugu agerian, gizarteak bere ondorioak atera ditzan. Bertan aritzen direnen eguneroko lana da gizarteari erakutsi nahi dioguna eta horregatik antolatu nahi izan dugu horrelako ekintza bat".

Enpresa eta elkarteak batzuk

Abarka, Euskaldunon Egunkaria, Leitzaran Grafikak, Etxeraino, Kontseilua , Sua, Euskal Editorea, Berria , Zirrimarra, SEI, Sortzen-Ikasbatuaz, Itturri, Bertako Hedabideak, Buruntzape, Ehuntzen, Plazagunea , Iragarri, Bertsolari , Jarduna, Hitzurun, Euskarazko Komunikazio Taldea, Haizea, Aztiker, Bilgune Feminista, EHE y Gazte Sarea.

Martin Ugalde Kultur Parkeko elkarte eta enpresak egindako deialdia:

Adiskide hori,

Beste egun zail bat izan zen urriaren 16koa euskararentzat. Jakingo duzunez, oraingoan Martin Ugalde Kultur Parkearen aurkako operazioan zortzi lankide izan dira atxilotuak eta, berriro ere, euskalgintza gatazkaren zurrunbiloan sartu dute.

Martin Ugalde Kultur Parkeko elkarte eta enpresek erakutsi nahi dizuegu geure eguneroko lana euskararen sustapenera zintzo eskainia dagoela. Zuei guztioi hori erakusteko, eta gizartearen ahalik eta babesik handiena jasotzeko "Ateak zabalik" ekitaldi bat antolatu dugu.

  • Eguna: urriak 22, asteazkena.
  • Ordua: arratsaldeko 17:00etan.
  • Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain.

Egun horretan espresuki zuentzat zabalik izango ditugu Martin Ugalde Kultur Parkeko bulegoak, bestela ere beti irekita daudenak. Bertan izango zaitugun uste osoarekin beraz, jaso aldez aurretik gure eskerrona.

Mesedez, etorriko zareten e-postaz baieztatzea eskertuko genuke:

kontseilua@kontseilua.org

Martin Ugalde Kultur Parkeko elkarte eta enpresak
Andoainen, 2003ko urriaren 20an

Erantzun

Sartu