Teknologia albisteak

Haur Eskola Jardunaldiak Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Garcia - Huezi
2003-10-23 : 10:10

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzari buruzko Jardunaldiak antolatu ditu Azaroaren 21ean eta 22an. Frantziako Hubert Montagner ikerlari ospetsua eta bere taldekideak etorriko dira jardunaldietara.

Jardunaldien ardatza haur eskolaren antolakuntza izango da (espazio eta denbora), umeen oinarrizko konpetentziak kontutan hartuta. Horretarako Hubert Montagner eta bere taldearen ekarpenetaz jabetzeko aukera izango dugu.

Arrasateko Amaia Antzokian izango diren Jardunaldi hauetan interesik izanez gero, 943 71 41 57 telefonora deitu dezakezu eta inskripzio orria sarrera@huhezi.edu helbide elektronikoan eskatu.

Informazioa gehiago nahi izanez gero gure fakultateko web gunean aurkituko duzue: http://www.huhezi.edu

Erantzun

Sartu