Ibarretxe Planaren iragarkia Google-n
Google-n AdWords zerbitzua
Google bilatzailean ordaindutako lotura batzuk izaten dira eskubialdean. "Babesleen Estekak" edo "Enlaces Patrocinados" izen azpian ikusiko dituzuen koloreetako lauki edo kromotxo batzuetan. Google-n AdWords zerbitzua da hori. Zerbitzu horren bidez bakoitzak bere iragarkiak egin ditzake; hitz batzuk aukeratu eta norbaitek hitz horien bilaketa egiten duenean iragarki laukitxoa agertuko zaio, webgune baterako loturarekin. Google-n AdWords zerbitzua jende askorengana iristeko modu erraz eta merkea da.
Hitz klabeak
Bilatu Googlen Gobierno Vasco , Ibarretxe , Eusko Jaurlaritza , Propuesta Ibarretxe , EAJ-PNV , Eusko Alkartasuna , Ezker Batua ... hitzak, seguruenik gehiago ere izango dira, eta http://www.propuestaibarretxe.com/ webgunearen lotura agertzen da kromo publizitario horretan.
Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politiko Berriaren Proposamena
Bestalde, hemen duzue Eusko Jaurlaritzak onartu duen Euskadiko Erkidegoaren Estatuto Politikoaren Proposamena, edo Ibarretxe plana. Hau da, Gobernuak 2003ko urriaren 25ean onartutako Euskadiko Erkidegoko Estatuto Politiko berriaren testu artikulatua, Legebiltzarrera eztabaidatzeko bidalia.
Erantzunak kargatzen...