Eneko Etxeberria Egunkariako abokatua da, eta azken atxiloketen inguruan lan egiten ziharduen Madrilen. Oraindik deklaratzen ari dira azken zortzi atxilotuak. Gaur goizean argia dago oraindik Del Olmoren bulegoan.
Atxilotua eta inkomunikatua dago Enekoitz Etxeberria ere. Egunkaria S:A. enpresaren lege ordezkaria da eta atxilotuetako baten abokatua ere bai, nahiz eta atxilotu guztiak deklaratzen ari diren konfidantzazko abokaturik gabe.
Autoaz asko ez dela zioen Iban Arregik egindako elkarrizketa batean: Abokatu bezala esango dizut erabat harrituta nagoela ni ere. Nik ezagutzen eta ikasi dudan zuzenbidean behintzat, ez nuen inoiz horrelako egoerarik ezagutu. Ikusi dudana zera da: juridikoki inpotentzia izugarria sentitzen dela.
Autoa irakurtzen baduzu, ez dago datu zehatz bat, ez dago egoera zehatz bat non esaten duen: Hau eta hau gertatu da, halako erlazioa gertatu da . Dena da literatura, erabat modu zikinean eginiko literatura gainera, eta ikusten dena da horren atzetik intentzionalitate politikoak egon behar duela, derrigorrez. Bestela ezin uler daiteke.
Hona hemen uztarriak egindako elkarrizketa osoa.
> Eneko Etxeberria Egunkariako abokatua da, eta azken atxiloketen inguruan lan egiten ziharduen Madrilen. Oraindik deklaratzen ari dira azken zortzi atxilotuak. Gaur goizean argia dago oraindik Del Olmoren bulegoan.
> Atxilotua eta inkomunikatua dago Enekoitz Etxeberria ere. Egunkaria S:A. enpresaren lege ordezkaria da eta atxilotuetako baten abokatua ere bai, nahiz eta atxilotu guztiak deklaratzen ari diren konfidantzazko abokaturik gabe.
>
> Autoaz asko ez dela zioen Iban Arregik egindako elkarrizketa batean: *Abokatu bezala esango dizut erabat harrituta nagoela ni ere. Nik ezagutzen eta ikasi dudan zuzenbidean behintzat, ez nuen inoiz horrelako egoerarik ezagutu. Ikusi dudana zera da: juridikoki inpotentzia izugarria sentitzen dela.*
>
> *Autoa irakurtzen baduzu, ez dago datu zehatz bat, ez dago egoera zehatz bat non esaten duen*: Hau eta hau gertatu da, halako erlazioa gertatu da
. *Dena da literatura, erabat modu zikinean eginiko literatura gainera, eta ikusten dena da horren atzetik intentzionalitate politikoak egon behar duela, derrigorrez. Bestela ezin uler daiteke*.
>
> Hona hemen "uztarriak egindako elkarrizketa":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2003/39/09Eneko%20Etxeberria/index_html osoa.
Enekoitz Etxeberriak Uztarriari esandakoen artean, hau azpimarratu liteke: "Euskal kulturarekin eta komunikabideekin zerikusia duten denak, herri aldizkariak barne, ez dira ikerketatik urruti ibiliko". Amando Hernandez dago atxilotuen artean, tolosarra. Ondo ariko dira Tolosan.