Sustatu logoa Teknologia albisteak

ELN-k esan du Huegun donostiarra aske gera daitekeela

Sustatu - Sustatu
2003-10-20 20:10

Irratiz jakin da albistea. Francisco Galan eta Felipe Torres gerrillako buruzagiek eman dute aditzera. Hauek biak espetxeraturik daude. Baldintza da: Eusko Jaurlaritza eta eliza bertara joatea.

Askapen Nazionaleko Armadak (ELN) adierazi du prest dagoela Asier Huegun aske uzteko. Hala ere, baldintzak jarri ditu horretarako:

  1. - Huegunen entrega gerrillako buruzagi Francisco Galanek eta Felipe Torresek egitea.
  2. - Eusko Legebiltzarreko ordezkariak eta Euskal Herriko medioen ordezkaritza izatea han.

ELNk irrati trasmisore bat ere eskatu du Itaguí espetxean jartzeko. Askatua izango den gunea garantizatua egotea da beste eskaera bat, hau da, kondizio egokietan askatu ahal izateko.

Euskal Herriari keinua

Elkartasun keinua dela esan du ELNren izenean Francisco Galanek. Gogoratu oraindik han daudela, irailaren 12tik askatzeko zain: Beni Daniel, Ortaz Ohayon, Ido Joseph Guy eta Erez Altawil, Reinhilt Weigel alemaniarra eta Mark Henderson eta Mathew Scott britainiarrak. Asken honek ihes egin zuen.

Berri osoa irakur zenezakete Caracol irratiaren gunean.

Behean duzu .rtf formatuan Askapen Nazionaleko Armadak eman duen komunikatua

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu