Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bitakoren inguruko artikulu interesgarriak Sarean.com eta Berrian

Sustatu - sustatu
2003-10-20 13:10

Jabi Zabalak atzo Berrian zekarrena Sarean.com bere webgunean irakur dezakezue.

Sustatu.com goraipatzen du gure lagun Jabik:

Esan dugunez, askotan prentsan agertutako albisteak aurki daitezke bitakoretan. Gai baten inguruko erreferentziarik onenak bitakorak izanik, prentsa konbentzionalaren heriotza iragarri duenik ere bada. Gu zuhurragoak izango gara eta fenomeno bitxi bati erreparatuko diogu: prentsa konbentzionalak ere bitakoretan bilatzen du informazioa. Izan ere, azken aldi honetan asko izan dira sustatu.com albistegian agertu ondoren paperezko prentsan eta beste komunikabideetan islatu diren albisteak eta iritziak.

Euskal bitakora kolektibo horrek erakutsi dizkigu gai baten inguruko weblog batek dituen ezaugarriak: albisteak ematen azkarrak direla, eztabaidak pizten direla eta azkenik erreferentzia bihurtzen direla.

Eta azkenean, zer agintzen duen, eta iruzkinak eskatzen dituela, bere webgunerako, Sarean.com-erako:

Era berean, datorren igandean Berria-n argitaratuko duen artikuluan bitakorak aztertzen jarraituko duela agintzen du, besteak beste, weblog euskaldunak aipatuz eta nork bere bitakora sortzeko dauden tresnak eta aukerak azalduz.

Bitartean, denon ekarpenak eta iruzkinak ongi etorri etorriko zaizkio eta, badakizue, Jabi Zabalaren sarean.com bitakoran plazaratu ditzakezue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu