Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren webguneak, itxita

jalgi hadi ((i)) - -
2003-10-17 10:10

Atzo zioen Sustatuk: Otsailean Egunkariaren kontrako operazioan ez bezala, orain Martin Ugalde Kultur parkeko enpresen webguneak irekita zeudela. Baina ez da hala gertatu Euskalgintza Elkarlanean fundazioari lotutako webguneekin: Elkar, Oihuka, Megadenda, El Mundo de los Pirineos...

Kultur Parkeko webguneak martxan daude, baina ez da berdina gertatzen berriz honako hauekin:

Kultur Parkeko webguneak martxan daude, baina ez da berdina gertatzen berriz honako hauekin:

Elkarlanean fundazioaren inguruko web korporatibo guztiak ez daude kontsultagai, izan ere, ordenadore zentrala eroan du Guardia Zibilak, eta konexioak etenda dituzte.

Fundazioarena salbu, gainerakoek orain domeinua eskura dute, eta arazoen azalpen orria jarria ahal izan dute.

Posta elektronikorik ere ez zuten atzo behintzat Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko langileek

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu