Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arrasateko euskalgintzaren komunikatua

Arrasateko Euskalgintza osatzen dugun erakundeok, gogor gaitzesten dugu gaur burutu den polizia operazioa, uste baitugu eraso berri honek lotura zuzena duela azken boladan euskalgintza eta euskal kultura jasaten ari diren erasoekin.

Hortaz, gure elkartasuna adierazi nahi diegu bai atxilotuei baita elkarte kaltetuei ere. Aldi berean, gure kezka azaltzen dugu atxilotuek momentu honetan Guardia Zibilaren eskuetan jaso dezaketen tratuagatik.

Amaitzeko, Arrasateko Euskalgintzaren izenean, dei egiten dugu antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko:

Kontzentrazioak Arrasaten:

  • Gaur, osteguna, arratsaldeko 8etan Herriko plazan
  • Bihar, ostirala, arratsaldeko 8etan Herriko plazan

Manifestazioa:

  • Larunbata, hilak 18, arratsaldeko 5etan Donostian

Arrasateko Euskalgintza

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu