Egunkariaren itxieraren jarraipena: Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Euskalgintza Elkarlanean kontra oraingoan
Eguneraketa 08.30: Egunkariaren itxierarekin lotura omen du gaurko operazioak. Berria-ren erredakzioa miatzen ari omen dira. Bai eta ere, Zabaltzen (Euskalgintza Elkarlanean eta Elkar argitaldariaren kidekoa) banaketa enpresaren egoitza, Donostiako Ibaeta auzoan.
Eguneraketa 09.00: Euskaldunon Egunkariaren kontrako operazioaren jarraipena da gaur Goardia Zibilak burututakoa. Itxura batean, Euskalgintza Elkarlanean, Martin Ugalde Kultur Parkea jarririk jo-puntan oraingo honetan. Kultur Parkeko itxiera, amaitu omen da.
Eguneraketa 09.15: Guardia zibilen patrol eta furgonetek alde egin dute kultur parketik. Furgoneta barruan atxilotu bat zeramaten, baina oraindik ezin izan da jakin nor den. Langileak barrura sartu ahal izan dira. Berriako langileak bilduta daude eta denbora gutxi barru adierazpenen bat egingo dute. Guardia zibilak material ugari eraman du Zabaltzenetik, atxilotuen ordenagailua barne.
Eguneratua 10.10: Zabaltzenetik material garrantzitsua eraman dute, ordenagailu zentrala barne. Beraz, langileek ezin dute lanean hasi. 9etan zuzendaritzak bilera egin du eta 10etan hasi da langileen asanblada. Oraingoz, errelebo bakoitzak bi orduko geldialdia egitea erabaki dute, atxilotuak aska ditzaten eskatzeko.
Juan del Olmo epaileak delitu ekonomikoa egotsi die atxilotuei, zehazki diru zuriketa, dirulaguntzak lortzeko helburuarekin.
Miren Azkaratek kezka eta ezintasuna sentitzen duela adierazi du. Bestalde, Arnaldo Otegi Martin Ugalde kultura parkean da, bertako langileei elkartasuna adierazteko.
Une honetan, kultur parkeko enpresa guztiak daude zabalik. Berriako erredakzio nagusia lanean da. Langileak atxilotuen egoeragatik kezkatuta azaldu dira. Orain zortzi hilabete bizitakoa gogora ekarri die operazio honek.
Eguneratua 10.35: Enekoitz Etxebarriak adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean, kultur parkean dauden enpresen ordezkariek gertakarien aurrean egin duten balorazioa azalduz. Enekoitz Etxebarria, eguna, Egunkariaren auzian abokatu lanetan ari da.
Eguneratua 10:40: Jon Jaka, Elkarlanean fundazioko kidearen adierazpenak jaso ditugu. Ez dugu ezer ezkutatzeko dio.
Eguneraketa 10.50: Angel Acebesek hitz egin du, besteetan baino tonu leunagoa darabil oraingoan. Adierazpenak
Eguneraketa 11.15: Martin Ugalde kultur parkeko langileek elkarretaratzea egingo dute parkean bertan, eguerdiko 12:00etan.
Eguneraketa 12.10: Oraintxe hasi da Martin Ugalde kultur parkeko langileen elkarretaratzea. Bertan da Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria. Bere kezka adierazi du atxilotuen egoeraren aurrean. Adierazpenak
Donostian, Zabaltzen enpresako langileak ere, ordutebeteko lanuztea egiten ari dira atxiloketak salatzeko. Adierazi dutenez, atxilotuak askatu arte egunero 14:00-15:00 bitartean lanuztea egingo dute. Arratsaldean, lanuztea 17:00etatik 18:00etara izango da.
Graficas Lizarran normaltasunez ari dira lanean.
Guardia zibilaren operazioa
Kultur Parke osoa itxita izan dute goardia zibilek eta ezin izan dute bertara sartu han lan egiten dutenez, ez Berria egunkariak, ez Kontseilukoek, ez Plazagunea Interneteko enpresakoek, ez besteek...
Zortzi atxiloketa izan omen dira gauez gutxienez. Atxilotuetako bat Jose Mari Sors da, Euskalgintza Elkarlanean fundazioko presidentea.
Juan del Olmo epailea izan zen Euskaldunon Egunkaria ixtea erabaki zuena. Hura ere Martin Ugalde Kultur Parkean zegoen, jakina den bezala. Operazio hartan atxilotutako hiru lagun, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria espetxean daude oraindik. Hiru hauek eta atxiloturiko beste batzuek torturak salatu zituzten orduan, Goardia Zibilaren eskuetan egon ziren bitartean.
Erantzunak kargatzen...