Kazetaritza Digitaleko Ikastaroa Internet bidez
Kazetaritza Digitala Internet bidez Ikastaroan izena emateko epea urriaren 24a arte dago irekia. Ikastaroa osorik edo moduluka egiteko aukera dago.
- Matrikulazio epea: urriaren 24a arte
- Iraupena: 375 ordu
- Prezioa: 1.052
- Moduluka: 240 (75 ordu), 7,5 orduko 21
Ikastaroa ezagutu nahi izanezkero jarri harremanetan idazkaritzarekin
Antolatzaileak
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza II Saila
Helburuak
Internet edozein arlotan lan egiten dutenentzat erronka bat bada are gehiago informazioa beren bizimodua egin dutenentzat. Komunikabideek ziberespaziora eman dutenjauzia, mundu digitala erreferente bakarra duten komunikazio enpresa berriak sortzearekin batera.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak gai honek sortarazten duen interesa kontutan hartuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza II Sailarekin batera profesional berriak sortzea eta kazetari lanak betetzen dituztenek birziklatzea eta egungo informazio gizarteak eskatzen dituen ezagutzak eskuraraztea helburua duen diploma hau eskaintzen du.
Kontaktua:
Ainara Sarobe, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa. Miramar Jauregia. Miracontxa, 48. 20007 Donostia. Gipuzkoa Tel: +34-943 212369 / Fax: +34-943 213956 KD@sk.ehu.es / www.asmoz.org
Erantzunak kargatzen...