Teknologia albisteak
1

EHUren web batzuk Internet Explorerrentzat bakarrik

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Larreategi - Eibar.ORG
2003-10-22 : 11:10

Euskal Herriko Unibertsitatearen webgune batzuk Internet Explorerrekin bakarrik ikus daitezke, eta ez dira Fakultate baten orrialdeak edo ikerkuntza talde batenak. Ikasleon gehiengoak erabiltzen dituenak baizik.

Joan zen astean Informatika Fakultateko orrialdeari buruz HTML estandarrak eta beste gauza batzuk betetzen ez zituela irakurri ahal izan genuen bertako intranetari buruzku mezu batean.

Ikasleok erabiltzen dugun zerbitzuetako bat Idazkaritza Birtuala delakoa da, bertan agertzen baitira ikasleon nota eta espedienteari buruzko datu guztiak. Idazkaritza Birtualaren webgunera ezin gara Mozilla edo Mozilla Firebird-ekin sartu. Oraingoz, aplikazio hau ezin da erabili Netscape nabigatzailearen 6.1.x eta 6.2.x bertsioekin. Barkatu eragozpenak. mezua azaltzen da. Mezu horrek urtebete inguru darama web horretan. Internet Explorerrekin ez dago arazorik webera sartzeko, nahiz eta orain dela hilabete batzuk ia ezinezkoa izan webgune horretara sartzea nahiz eta ikasleok azterketa garaian egon eta askok eta askok erabili argitaratutako notak ikusteko.

Mozillarekin ikusi ezin daitekeen beste webgune bat Campus Birtualari dagokiona da. Nahiz eta lehenengo webgunea ondo ikusten den Sarrera askearen barruan Irakaskuntza eskaintza edo Sartu aukerak erabilitia, lehenengoarekin Oops! We couldn't find your document. The file that you requested could not be found on this server. lortzen dugu eta bigarrenarekin pop-up bat mezu honekin: El Campus Virtual sólo funciona con navegador Microsoft Internet Explorer.

Erantzunak

Antsoleaga
2003-10-23 : 17:05



> Ikasleok erabiltzen dugun zerbitzuetako bat **Idazkaritza Birtuala** delakoa da, bertan agertzen baitira ikasleon nota eta espedienteari buruzko datu guztiak. Idazkaritza Birtualaren "webgunera":https://svu2.ehu.es:8105/indexe.html ezin gara "Mozilla":http://www.mozilla.org edo Mozilla Firebird-ekin sartu.



UPVko irakasleok erabiltzen dugun "Idazkaritza birtuala" ere (notak jartzeko, esaterako) ezin da erabili Mozilla erabiliz. Ezta ere Kutxak daukan zerbitzaria kontzertu eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko.

Erantzun

Sartu