Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta EHUko Ekonomia Finantza II Sailak antolatutako ikastaroaren matrikulazio epea irekia dago.
Ikastaro honen helburu nagusia landa inguruneko turismoaren inguruko negozioen gestio konpetitiboa lortzea da. Enpresa gestioak biltzen dituen arlo guztiak ikasiko dira, komertzial eta finantz ekonomia esparruei lehentasun berezia emanez.
Era berean, landa inguruneko turismoaren proiektu berrien ezarpenarekin zerikusia duten hainbat arlo aztertuko dira, bai eta ingurugiroan sortzen dituzten ondorioak. Ihardueren jasangarritasuna bilatuko da hartzaile eta eskaintzaileen helburuekin bat eginez, ingurumena zaintzen eta alde guztientzat etekinak lortzen diren neurrian.
Irekia izango da matrikulazioa, eta prezioa: ikastaro osoa: 1.000 Û
Ikastaro honi buruzko informazio gehiago www.asmoz.org/TURNET edo 943212369. Inskripzioa Internetez egin ahal izango duzu webgune horretan.
Erantzun
Sartu