Domeinua errejistratu beharra genuen?
Lehengo batean jaso nuen emaila Leggio argitaletxearena, eta bertan adierazten zuten urriaren 12an epea amaituko zela epea merkatal erregistroan domeinuaren izena emateko. Legean agertzen da asmoa dela merkatal erregistroan horren berri izan eta publizitatearen ondorioetarako. Printzipioz Erregistroen funtzioa hori da, publizitatea ematea.
Guk badugu domeinua gure bulegorako, eta bertan webgune kaxkar bat, horren ondorioz, nik uste dut guri ere badagokigula gure domeinuaren berri ematea, baina zalantza zera da, LSSI-ren aprobatzearekin batera makina bat internauta kexatu egin ziren, Lege horrek zekarren gehiegizko kontrolarengatik, horren ondorioz ba dago iritziren bat, izena eman ala ez? ikusten duzuenez, gure zalantza, juridikoa baino gehiago soziala da.
Zein da zuen iritzia?
Legea hemen aurkitu dezakezue: noticias juridicas.com
Merkataritza-erregistrotik jasotako oharra ere eransten dut .rtf formatoan.
Erantzunak kargatzen...