Sustatu logoa Teknologia albisteak

Webgunean ematen ditu ELIKAk ekintza eta proiektuen berri

Usoa Agirre - Goiena
2003-10-23 10:10

Urte honetarako ELIKAK duen xede orokorretariko bat Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarekin lotutako arloetan sakontzea da, bai ekoizpeneko lehen sektorean eta baita animalia elikaduran ere.

Urte honetarako proiektuak

1. EAEko pentsu-lantegien egoeraren diagnostikoa, nekazaritzako elikagaien segurtasun arloan.

Animalien elikagaietarako produktuen lantegien segurtasun-egoera neurtzeko, aurten eskura dauden datu guztiak bildu eta aztertuko dituzte. Datu horiek EAEko zentro teknologikoen ikerkuntza-proiektuetakoak, produktuak egiaztatzen dituzten erakundeenak, eta agintari eskudunek eginiko kontrol ofizialenak izango dira.

2. Abere ustiategietako Praktika Egokien Giden garapena

“Baserritik mahaira” kontzeptuan ezinbestekoa da produkzio primarioa, izan ere, arriskuak abere ustiategietan sor daitezke eta gero elika katean sartu.

Proiektu horren helburua praktika egokiak burutzeko gidak sortzea da, abere ustiategietan ezinbesteko higiene baldintzak errazteko baliagarriak izan daitezen. Iplikatutako elkarte eta ekoizleen laguntzaz egingo dituzte gidak.

Hegazti sektorean (haragi eta arrautzak) eta esne behi hazienda sektorean Praktika Egokien Gida sortzeko asmoa dute 2003. urtean.

Informazio gehiago

Proiektu horien edo beste batzuen gaineko informazio gehiago duzue ELIKAren webgunean: www.elika.net

Horrez gain, Elikaberri astean behingo buletinaren edizio digitalean erregistratzeko aukera ere badago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu