Urriaren 16 eta 17an Euskadiko Liburutegien Sistema Nazioanalaren I Jardunaldiak egingo dira Miramongo Teknologi Elkartegian. Euskal liburutegietako egoeraren ezagutzan sakontzeko eta profesionalen artean esperientzia ezberdinak trukatzeko asmoz antolatu ditu jardunaldiok Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentuzainen Euskal Elkarteak (ALDEE).
Hamaika hitzaldi izango dira bi egunetan Miramongo Teknologi Elkartegian, beti ere liburutegiak ardatz hartuta.
Hiru gai multzotan banatu dituzte hitzaldiak:
Urriaren 16an, goizeko 10etan izango da irekiera ofiziala, eta Pedro Miguel Etxenike fisikariak hartuko du parte irekiera hitzaldian. Egun horretako egitarau osoa duzue Sustatuko egutegian.
Urriaren 17an, hainbat hitzaldi eta eztabaidaren ondoren, konklusioen txanda izango da.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua izango da.
Antolakuntzak informaziorako erakusmahaia ezarriko du Kongresuen Jauregiko hall-ean. Bertan, parte-hartzaileei dokumentazioa eta txartelak banatuko zaizkie.
Parte-hartzaileek, Miramongo Teknologi Elkartegira joateko, hirigunetik irten eta honako ibilbidea egingo duen autobusa izango dute:
Bisitak: 19:00etan
Bisitei buruzko informazio zehatza Jardunaldietako informaziorako erakusmahaian emango da.
Miramongo eta Zientzia Museoko jatetxea eta kafetegia erabili ahal izango dira, eta bazkariak parte-hartzaileek ordainduko dituzte.
Viajes Malay. Kongresuen Saila
Easo kalea, 18 - 20006-DONOSTIA
Tel.: 943 430318 Faxa: 943 431146
info@viajesmalay.com
Aldee Gipuzkoa
Artzai Onaren Plaza, 15.1. ezk
20005-DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN
TF.(34) 943462024 FAX (34) 943472512
aldeegipuzkoa@euskalnet.net
Erantzun
Sartu