Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatu nahi duen elkartea da. Gaur egun , elkarteak 600 bazkidetik gora ditu (medikuekin batera badira bertan erizainak, unibertsitateko irakasleak, ikasleak
). Erakundeak webgunea martxan jarri berri du. Bertan, erakundearen gaineko informazioa eta beste hainbat eduki eskuratu daitezke: albisteak, jardunaldiak, beka eta sariak
Besteak beste, honako ekintzak dira OEE elkarteak une honetan esku artean dituenak:
- Osasun Jardunaldiak: urtero antolatu dira 1991tik aurrera. Orain artekoak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan izan dira eta urtero argitaratu da jardunaldietako hitzaldi, mahai-inguru eta komunikazioen laburpenak biltzen zituen liburua. Gaiak: minbizia, neurozientziak, eritasun infekziosoak, genetika, eta abar izan dira.
- Saio klinikoak euskaraz ospitaleetan.
- Diru-laguntzak ikasleentzat: UEUko osasun-arloko ikastaroetarako.
- Jose Antonio Agote saria, osasun-arloko testuen argitalpena bultzatzeko.
- OEE elkarteak harremana du hainbat erakunderekin, osasun-arloko euskararen normalizazioko arazoetan iritzi edo aholkua emateko. Hainbat bazkide aritu dira eta ari dira arlo honetako lanetan: testugintzan, terminologian, hiztegigintzan
Erakundearen helburuak:
Erakundearen helburu bezala ezartzen da gizartea euskalduntzeko prozesuan parte hartzea, Euskal Osasungoaren ikuspegitik. Helburu hori lortzeko, erakundeak ondorengo jarduerak burutuko ditu:
- Euskararen erabilera sustatzea, bai irakaskuntzan eta etorkizuneko profesionalen heziketan, eta baita laneko zentroetan eta tokietan ere, jarduera sanitarioari dagokionez.
- Euskararen erabilera bultzatu eta indartzea, Medikuntzako profesionalak eraginkortasunaren bidetik beren eguneroko ihardunean euskara erabiltzeko duten beharrizanaz jabetu daitezen.
- Euskaraz idatzitako Medikuntza eta Osasunari buruzko aldizkari eta argitalpen sorrera sustatzea.
- Hitzaldiak eta aipaturiko helburu eta jarduerei dagozkien bestelako ekitaldiak antolatzea.
- Era guztietako erakunde, elkarte, entitate edo partikularrekin lankidetzan aritzea, bere helburuak lortzeko eta azaldutako jarduerak burutzeko.
www.oeegunea.org
Erantzun
Sartu