Teknologia albisteak
1

HIZNET 2003-2004: Kuadrillategi egitasmoaren inguruko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Amaia Lasagabaster - HIZNET hizkuntza plangintza ikastarotik
2003-10-13 : 11:10

HIZNET 2003-2004 ikasturtearen hasiera dela eta, urriaren 13an, astelehena, arratsaldeko 7etan Eusko Ikaskuntzaren Gasteizko bulegoan (San Antonio, 41) ikastaroaren aurkezpen ekitaldia burutuko da. Aipatu ekitaldiaren baitan, Diego Egizabalek, lagun arteko harremanak euskalduntzeko Kuadrillategi egitasmoari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Astelehena hilak 13an, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta EHUko Soziologia 2 sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, UEU eta SEIren laguntzaz antolaturiko HIZNET 2003-2004 Hizkuntza Plangintzari buruzko internet bidezko ikastaroaren hirugarren edizioaren aurkezpen ekitaldia izango da.

Helburua

HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroaren helburua, euskararen normalkuntzan lanean diharduten edo interesaturik dauden guztiei soziolinguistikazko eta hizkuntz plangintzaren ezagutza sakona ematea da.

Ikastaroaren helburu zehatzak honako hauek:

  • Soziolinguistikaz oinarrizko ezagutza eskaini.
  • Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez jantzi.
  • Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaini.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez jantzi.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutu.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaini, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

Aurkezpen horrek hasiera emango dio 2003-2004 ikasturteari, eta sarrera horri garrantzia berezia eman nahi diogunez, gure artean Diego Egizabal egongo da Kuadrillategi egitasmoari buruko hitzaldia eskaintzeko.

Hitzaldia irekia izango da, hortaz, gaian interesaturik dauden pertsona orori bertaratzeko gonbitea luzatzen diegu.

Erantzunak

jon
2003-10-13 : 16:53

> HIZNET 2003-2004 ikasturtearen hasiera dela eta, urriaren 13an, astelehena, arratsaldeko 7etan Eusko Ikaskuntzaren Gasteizko bulegoan (San Antonio, 41) ikastaroaren aurkezpen ekitaldia burutuko da. Aipatu ekitaldiaren baitan, Diego Egizabalek, lagun arteko harremanak euskalduntzeko Kuadrillategi egitasmoari buruzko hitzaldia eskainiko du.

> Astelehena hilak 13an, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta EHUko Soziologia 2 sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, UEU eta SEIren laguntzaz antolaturiko "HIZNET 2003-2004":http://suse00.su.ehu.es/HIZNET/2.html Hizkuntza Plangintzari buruzko internet bidezko ikastaroaren hirugarren edizioaren aurkezpen ekitaldia izango da.

>

> Helburua

>

> HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroaren helburua, euskararen normalkuntzan lanean diharduten edo interesaturik dauden guztiei soziolinguistikazko eta hizkuntz plangintzaren ezagutza sakona ematea da.

>

> Ikastaroaren helburu zehatzak honako hauek:

>

> * Soziolinguistikaz oinarrizko ezagutza eskaini.

>

> * Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez jantzi.

>

> * Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaini.

>

> * Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez jantzi.

>

> * Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutu.

>

> * Euskararen egoeraren berri zehatza eskaini, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

>

>

> Aurkezpen horrek hasiera emango dio 2003-2004 ikasturteari, eta sarrera horri garrantzia berezia eman nahi diogunez, gure artean Diego Egizabal egongo da Kuadrillategi egitasmoari buruko hitzaldia eskaintzeko.

>

> Hitzaldia irekia izango da, hortaz, gaian interesaturik dauden pertsona orori bertaratzeko gonbitea luzatzen diegu.

Erantzun

Sartu