Teknologia albisteak

Giza Eskubideei buruzko Ikastaroa Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Oihana Sanzberro Arakama - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2003-10-10 : 11:10

Asmoz Fundazioak EHUko Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea eta Filosofiaren Zuzenbidea Sailarekin batera Giza Eskubideei buruzko Ikastaroa antolatu du. Ikastaroa internet bidez emango da eta izena emateko epea jadanik zabalik dago.

Munduko herrialde guztiak ados daude Giza Eskubideak errespetatu egin behar direla adieraztean. Praktika, ordea, adierazpen horietatik urruti geratzen da. 2001eko irailak 11z geroztik, gobernu batzuk segurtasuna askatasunari gailentzea bultzatzen dute. Asko dira Giza Eskubideen aurka abusuak egiten dituzten agenteak: gobernuetatik hasi eta talde armatuetaraino. Gizabanakoa ere ezin da gutxietsi, pribatutasunean, Giza Eskubideen aurkako abusuen egile moduan.

Gizarteren gehiengoak ez du sentikortasunik adierazten arazo hauen aurrean, non eta zuzenean mindua sentitzen ez den.

Ikastaro honen helburua abokatuak, Zuzenbide ikastetako azken urtetan dauden ikasleak, Gobernuz Kanpoko Erakundetako (ONGtako) partaideak eta Giza Eskubideen aldeko ezagutza praktikoak izan nahi dituztenak trebatzea da. Alderdi teorikoa jorratzeaz gain, alderdi praktikoak berebiziko garrantzia izango du.

Ikastaroak 250 ordutako iraupena du eta 20 ikasgaietan banatzen da. Ikasgai bakoitza irakasleak idatzitako irakurgaian oinarrituko da eta, irakurgaia landu ondoren, kasu praktikoak egin eta ebatzi beharko dira.

Ebaluazioa jarraia izango da: ikasgai bakoitzean ariketa praktikoak ebatzi beharko dira eta ikastaroan zehar sortzen joango diren mintegi edo eztabaida guneetan parte hartu beharko da.

Diploma

Ikastaroan eskatzen diren baldintza guztiak bete ondoren, Eusko Ikaskuntzak eta EHUko Konstituzio eta Administrazio Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako Sailak 250 ikastorduri dagokion Diploma luzatuko dute. Diploma honek EHUko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango dio ikasleari.

Matrikulazioa

  • Matrikula epea: 2003ko urriak 15 arte
  • Prezioa: 1400 euro

Informazio gehiago

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa Tel: 943 21 23 69 DH@asmoz.org

Erantzun

Sartu