Sustatu logoa Teknologia albisteak

Curriculum eredu europarra sarean

Usoa Agirre - Goiena
2003-10-10 12:10

Europako esparru ofizialetan onartua den Curriculum Vitae eredua eskuragai dago Cedefop-en (Centre Européen pour le Développement de la Formation Professionnelle) webgunean, hamahiru hizkuntzatan.

Curriculum eredua eskuratzeko aukeraz gain, erabiltzeko jarraibideak eta adibideak ere badaude.

Curriculuma nola egin

Norberaren curriculuma erraz egiteko aukera ematen du eredu horrek. Taulak eginak daude eta laukitxo bakoitzean zer jarri eta nola azaltzen du. Hizkuntzen ezagutza, lan esperientzia, ikasketak eta beste hainbat datu interesgarri gehitzeko aukera ematen du.

Europako hamahiru hizkuntzatan dago eskuragai, baina ez dago euskarazko bertsiorik. Hala eta guztiz ere, ondo dago eredu gisa, eta testua aldatzeko aukera ere ematen duenez, euskaratu dezake nahi duenak.

Helbide honetan eskuratu dezakezue Europako curriculum eredua: www.cedefop.eu.int/transparency/cv.asp

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu