Sustatu logoa Teknologia albisteak

Argi konpainiak prest Internet saltzeko

Dick Turpin
2003-10-09 13:10

Telekomunikazioen Merkaturako Batzordeak baimena eman die Endesa, Iberdrola eta Unión Fenosa enpresei, has daitezen Interneterako sarbidea eskaintzen sare elektrikoa erabilita. Halaxe jakinarazi du Cinco Días egunkariak. Hiru enpresa horietatik, litekeena da Iberdrola “egun batzuk barru” hastea zerbitzu berria eskaintzen, enpresako informazio iturriek esan dutenez.

Gakoa dago sare elektrikoan

Teknologia honen bidez, indar aho edo entxufe guztiak izan daitezke sarbide Internetera iristeko. Horretarako ez da kablerik sartu behar etxean edo enpresan. Nahikoa da PLC modem bat lotzea aho indar batean eta, voilà!, Internet zure eskura.

ADSLk bezala, PLCk ere eskaintzen du etengabeko lotura Internetekin, eta posible egiten du telefonoz hitz egitea sarean nabigatzen ari zaren bitartean. Hala ere, askoz ere bizkoarragoa omen da ADSL baino: segunduko bi megara ere irits daiteke.

Oraindik inork ez daki zer preziotan salduko duten zerbitzu berria, baina horretaz dakitenek diote ADSLren oso antzekoak izango direla.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu