Anboto orainkaria sarean
Durangaldeko hamaika herritako berri eman izan du Anboto astekariak 2002ko azaroaren 16tik barikuro. Orain, aspaldiko asmoa egi bihurtu eta, internet bidezko informazioa zabaltzeari ekin dio.
Sustatuk sortu zuen bidetik anboto.org posta elektroniko bidez jaso ahal izango da bakoitzaren ordenagailuan, albiste berriren bat sareratzen den bakoitzean.
anboto.org Durangaldeko bapateko albiste-emaile izateko sortu da eta, astero bizkaieraz eta 8.000 etxetan banatzen den paperezko euskarriak izan ezin duen freskotasunarekin dator.
Anboto Durangaldeko astekaria bizkaieraz da, baina anboto.org orainkaria batueraz; hala ere, parte hartu gura duenak bizkaiera ere erabili ahal izango du anboto.org orrialdean informazioren bat sartu gura izanez gero.
Durangaldeko berri izan gura baduzue, sartu www.anboto.org gunean eta gozatu!
Erantzunak kargatzen...