Sustatu logoa Teknologia albisteak

Koldo Izagirre, Euskadi Sariak lehiaketatik at

Patxi Gaztelumendi
2003-10-07 13:10
Sinestezina badirudi ere, Euskadi Sarien lehiaketatik at utzi dute Koldo Izagirre idazlea, Victor Hugoren lanak itzulita Elkar argitaletxeraren eskutik plazaratu zuen Victor Hugo Idi orgaren karranka (Euskal Herrian gaindi, 1843).

Koldo Izagirreren hitzak irakurri genituen zapatu goizez Berria egunkariko kultur orrialdeetan. Bertan zeuden, parez pare Arturo Garcia Fielirenak ere, azken hau Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzako teknikari arduradun eta epaimahaiako idazkaria.

Koldo Izagirrek: «Poesia arloko Espainiako Sari Nazionalean finalista izan nintzen eta inork ez zidan ezer eskatu, inork ez zidan inolako baldintzarik jarri. Finalista nintzela esateko idatzi zidaten, besterik ez. Horrelako sarietan liburua bada edo ez da, ezin zaio egileari edo itzultzaileari inolako baldintzarik ezarri. Bestela Saria hitza kendu eta Lehiaketa izena eman diezaiotela. Lehiaketa da azken finean. Zuk ez duzu zeure burua aurkezten, baina gero baldintza batzuk onartu behar dituzu. Absurdua da»

Iñigo Aranbarrik Berrian Der Preis artikulua plazaratu du. Hunkigarria bezain argigarria da. Eta eztabaida mahai gainean dago.

Zer diogu guzti honetaz irakurleok?

Saridunari sinatuarazi behar al zaio? Zer bilatzen du sinadura horrek?

Zelan egiten dute beste Kultura eta literatura batzuetan?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu