Elektronikaldiaren 5. edizioa Donostian
Punta-puntako artistak
Musika elektronikoaren munduan punta-puntan dauden artistak izango dira hiru egunetan Donostian: Jan Jelinek, Modeselektor, Farben eta Schneider Tm alemaniarrak; 4Hero "Dego", Afronaught "Bugz in the Attic" ingelesak; Ig Culture eta Khön belgikarrak; Un Caddie Renversé Dans L'herbe eta Francisco Lopez Espainiatik; Ibon Errazkin, Asier Leatxe, Josetxo Anitua, Martiko eta Garate, Soundcheck, Irazoki, Telletxea & Erkizia Trio euskaldunak.... eta beste hainbat artista musikariren lanaz gozatzeko aukera izango da.
Hiru eskenatoki
Hiru eskenatoki izango ditu aurtengo Elektronikaldiak: Egunez Kursaalean, gauez Gazteszenan eta igandean Artelekun izango da musika elektronikoa entzuteko aukera.
Kontzertuez gain mahainguruak, eztabaida guneak, multimedia ikuskizunak eta ekitaldi gehiago ere izango da.
Informazio gehiago duzue Jaialdiaren webgunean: www.elektronikaldia.org
Erantzunak kargatzen...