Tabako paketeetan mezu "alternatiboak"
"Tabakoaren aurkako borroka"
Tabakoaren gaineko legeak ezarritakoaren arabera, tabako paketeek hainbat mezu eraman behar dituzte. Tabako konpainiak behartuta daude erretzearen ondorioen inguruan arrisku-oharrak paketeetan ezartzera. Paketearen alde bietan argiki azaldu behar dira oharrok. Egun ezagun ditugu esaldiak. Honako hauek dira adibide:
- Erretzeak hil egiten du.
- Erretzeak bizitza laburtzen du.
- Erretzeak biriketako minbizi hiltzailea eragiten du.
- Zure mediku eta botikariak erretzeari uzteko laguntza eman diezazukete.
Umorez beteriko erantzuna
Arrisku-ohar horien aurrean, idatzi alternatiboak azaldu dira. Bai Internet bidez eta bai posta elektroniko bidez, ohar berri horiek zabaldu dira. Tabako paketeek daramaten mezuak estaltzeko erabil daitezke. Neurri berdinean inprimatu eta paketeetan ezarri ditzakete erretzaileek, plastikoaren azpitik.
Tabako paketeetan euskaraz ez datoz eta adibide hauek ere ez dira euskaraz, baina... ez legoke arazo handirik euskaraz jartzeko ere:
- Fumar puede causar que ests todo el da cachondo.
- El tabaco mata tan rpido como el menu de McDonald«s.
- El tabaco mata, ..., y el trabajo, y la suegra, y la tele, y la contaminacin
- Sabemos que el tabaco es malo. Àpor qu no hacen tabaco bueno?
- Dejar de fumar es un claro sintoma e estar sin un puto duro.
- ...
Hona hemen adibide gehiago.
Erantzunak kargatzen...