Guk ere bat egiten dugu musika-taldeek eta historialariek deitutako bilkurarekin, eta idazleei bertara agertzeko eskatzen diegu, hitzaren eta kulturaren aurkako eraso suntsitzaile honen aurka protesta egiteko.
Artozki, Artezki ekimenaren baitan Artozkiko elizan utzitako koadroekin eta arte-lanekin batera, dozenaka liburu ere desagertu dira. Horietako asko, gainera, euskal idazleek sinatuak ziren. Ez dakigu liburu horiek guztiak suntsitu ala nonbaitera eraman dituzten. Edonola ere, kulturaren aurkako eraso lotsagabetzat jotzen dugu Artozkin azken egunotan gertatutako guztia, eta Nafarroako Gobernuarekiko gure haserrea eta Itoitzekin Elkartasuna taldeko lagunekiko elkartasuna adierazi nahian, bat egiten dugu musika-taldeek eta historialariek gaurko deitu duten bilkurarekin.
Musikariak musika-tresnekin joango direnez, idazle guztiei ere bertara liburuekin azaltzeko eta ale bana bertan uzteko eskatzen diegu, Nafarroako Gobernuak kultura-ondarearenganako duen errespetu falta larria salatzeko.
Gaur, beraz, hitzaren eta kulturaren aldeko hitzordua dugu Iruñean, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. ZATOZ!!!!
Susa eta Txalaparta argitaletxeak.
Erantzun
Sartu