Teknologia albisteak
5

Nonbait "Iruña-Pamplona" erabiltzen hasi dira ETB1eko albistegietan

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Sustatu
2003-10-03 : 12:10

Euskal toponimoak modu bitxian erabiltzen hasi dira ETB1eko albistegietan. Badirudi, euskarazko izenari jaramonik ez diotela egiten, herri baten izen ofiziala bestelakoa bada.

Aste honetan ikusi ditudan adibideetan, Bilbao gora, eta Bilbao behera. Artozkiko etxe eraispenak kokatzeko, titularretan Artozqui/Artozki herenegun, eta istripu bat izan zen duela pare bat egun Anteiglesia de San Esteban de Etxebarri herrian! Atzo eguerdiko Gaur Egun albistegian, albisteak kokatzeko jartzen dituzten errotuloetan, Bilbao, Cirauqui eta Iruña-Pamplonako gaztetxea irakurri nituen nik.

Izen ofiziala euskarazkoa duten kasuetan, ez dago bitxikeriarik: Leioa eta Lazkao azaldu ziren atzo, baina besteekin ematen du politikaz aldatu dutela ETB1en. Hego Euskal Herriari dagokionez, behintzat, zeren eta Miarritze ere irakurri nuen atzo eguerdiko Gaur Egun-en beste errotulo batean gaur. Iparraldean euskarazko izen erabat ofizialik ez dagoenez... Euskal Herritik kanpo ere, izen ofizialak barik, euskarazkoak erabiltzen dituztela ematen du: Erroma, Kongo, Madril.

Ez dakit, bestalde, EITBren gainerako medioetan ere antzeko politikarekin dabiltzan ala ez. EITB.com-eko albisteetan Bilbao aurkitu dut, baina horren ondoan Artozki eta Tutera ere bai. Beti ere ez dute Bilbao erabiltzen telebistan. Burtsa, bederen, Bilbokoa da oraindik.

Eta atzo azken orduan norabide aldaketa bat izan ote zen ere pentsatu nuen, ze eguerdian Cirauqui zena, gaueko Gaur Egun-ean Zirauki zen, eta Artozki ere irakurri nuen.

Izen ofizialak eta euskarazko izen onartuak (Euskaltzaindiak ontzat emanak) alderatzeko, kontsultatu Euskaltzaindiaren Herri Izendegia

Erantzunak

Sustatu
2003-10-03 : 13:00

ItzuL zerrendan zabaldu denez zuzendaritzaren erabaki bat omen da, etxeko euskara arduradunen iritziaren gainetik.


Ni
2003-10-03 : 17:33

Donostia-San Sebastianen Maria Cristina Hoteleko grebalarien berri ere izan dugu Gaur Egunen (Hoy en Dían)

ni neu
2003-10-03 : 18:27

Nori bururatu zaio txorrada hori?

markos zapiain
2003-10-04 : 14:18

txorakeria galanta, bai; inolako beharrik gabe bazterrak nahastera datorrena



abuztuan, ETB 1-eko albistegi batean, oroitzen naiz, "IKURRINARI HOMENALDIA" zekarren, handi-handi, esatariaren atzeko irudiak; ondoren, ez dakit zeri buruzko "ZIHURTASUNA": egun berean



halakoak zaindu ez, eta gero finkatuxe dagoena batere zio garbirik gabe astindu: zorionak

zakarias aiztierdi
2003-10-06 : 15:53

> Euskal toponimoak modu bitxian erabiltzen hasi dira ETB1eko albistegietan. Badirudi, euskarazko izenari jaramonik ez diotela egiten, herri baten izen ofiziala bestelakoa bada.



Euskararen zuzentasunari jaramon gutxi egiten diote EITBn, oro har. Ala, beste zuzentasun bati jaramon gehiegi? hau da, txintxo izateari...

Erantzun

Sartu