EHUko Informatika Fakultatearen intraneta agerian dago
2003-10-02 14:10
Informatika Fakultatearen sarrera orritik www.ehu.es/if barrura sartuz gero, ezkerreko menuan agertzen da Intraneta aukera. Klikatu eta Intranet barrura sartzen da bat, ez pasahitzik ez ezer.
Barruan ez dirudi sekretu handirik dagoenik, baina arraroa egiten da gauza batzuk topatzea. Oraindik ofizialki onartu gabeko dekanotzako aktak daude, adibidez. Azterketak zaintzeko prozedura ere badago dokumentu batean, erre daitekeen, telefono mugikorrekin zer egin, horelakoak kontatzen dituzte...
Erantzunak kargatzen...