Bilboko Euskalduna Jauregiak urriaren 22 eta 23an E-Business Global Conference Kongresuaren II. edizioa hartuko du. "Lehiakor izateko" izango da lema. Kongresu honen helburua Internetek negozioetan dituen aplikazio ezberdinei buruzko praktika eta ezagutzen trukaketa errazteko topaleku bihurtzea da.
Irekiera ekitaldia urriaren 22an izango da goizeko 9:30ean. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Josu Jon Imaz Industria Sailburua eta Jose Luis Larrea Informazioko Teknologien Espainiako Enpresa Elkarteko (SEDISI) presidente-ordea izango dira bertan.
Kongresuan izango dira, besteak beste, Kevin Kelly, Internet eta e-business arloetan nazioarteko guru nagusia eta Wireden Bazkide fundatzailea; eta makina erremintan Europako liderra den Rothenberger Alemaniako enpresa.
Bi mahainguru izango dira:
Informazioko Teknologien Espainiako Enpresa Elkarteak (Sedisi), Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Elkarteak (SPRI) eta PMPk antolatu eta sustatzen dute topaketa.
kongresuaren webgunea: ebgconference.com
Erantzun
Sartu