Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google News España jaio da

Sustatu
2003-09-30 19:09

Bertsio hau iritsi da Larry Page eta Sergey Brin, Google bilatzailearen sortzaileak, Madrilen izan eta bost egunera. Oraingoan enpresak esan du Google News Españak erabiltzen dituela klusterizazio eta analisi teknologiak izenburuak sailkatzeko hainbat mailatan: nazioartea, Espainia, ekonomia, teknologia, kirolak, ikuskizunak eta osasuna.

Sistema berritzailea

Horretarako erabiltzen da algoritmo bat, oso antzekoa bilatzaileak erabiltzen duenarekin, baina informazioari aplikatuta, lortzeko berririk inportanteenak —zeintzuk eguneratzen baitira etengabe— ager daitezen modu automatikoan goieneko lekuetan eta dagokien multzoetan sailkaturik.

Cinco Días egunkariak esan du zerbitzu hau dela Googlek Europako herrialde batentzat bereziki atera duen bosgarrena. Bestela, bilatzaileak horrelako hamar albiste zerbitzu eskaintzen ditu mundu zabalean.

Espero izatekoa zenez, Euskal Herria hainbat albistetan agertzen da gaur: Kale Gorria, País Vasco eta Plan Ibarretxe.

Google-n gaztelerazko zerbitzu berri hau, news.google.es gunean aurkituko duzu. Gogoratu frantsesez ere badagoela, news.google.fr gunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu