Norteko Ferrokarrillak berriro egingo du bere bidea.
Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratian egiten duen zientzia-dibulgazio irratsaioaren 8.edizioari ekingo diogu datorren igandean, hilak 5.
Gamesa enpresaren babesarekin, igandero, arratsaldeko 14:00etatik 15:00etara, zientziari eta teknologiari buruzko albisteak, zientzialariei egindako elkarrizketak, entzuleen galderei adituek emandako erantzunak eta abar ekainiko dizkigu Oier Araolazak.
Igande honetako saioaren edukia:
- Europako Espazio Agentziak Smart-1 izeneko zunda bidali du ilargirantz.
- Babuinoek beren kumeak ezagutzeko duten gaitasuna aurkitu dute zientzialariek.
- Arratoiak klonatzea lortu dute.
Elkarrizketak:
- Sabin Mimentza, Osatu: Bihotzeko arritmiei aurre egiteko desfibrilatzaileak.
- Iker Rodriguez, EHUko biologoa: barraskiloen hazkuntzarako pentsuen ikerketa.
- Eider Carton: Elhuyar aldizkariko zuzendari berria.
- Uhaina Antxotegi, Basqueresearch.com: Ardoa ekoizterakoan sortzen diren hondakinak tratatzeko Inasmet enpresa garatzen ari den proiektuaren berri emango du.
Erantzun
Sartu