Artozki gaur botako duela dio Nafarroako Gobernuak
2003-09-30 17:09
Goizaldeko bostetan sartu da Guardia Zibila eta Polizia Forala Artozkin, herria hustu eta hainbat lagun atxilotuz. Nafarroako Gobernuak zabaldu duen oharrean, berriz, hondeamakinak gaur arratsean Artozki botatzen hasiko direla esaten da.
Hala dio Nafarroako Gobernuak bere webgunean. Artozki, beraz, gaur arratsaldean botako dute. Zer gertatuko da elizan dauden arte-lan guztiekin? Zumeta, Gorriti, Salazar eta beste hainbaten koadro, eskultura eta han dauden ehunka libururekin?
Erantzunak kargatzen...