Teknologia albisteak

JoTaKe-La Haine: kontrainformazio iraultzaile abertzalea

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2003-09-30 : 12:09

Eduki gehiena gazteleraz badago ere, euskarak ere badu bere presentzia webgune berri honetan. Kontrainformazio iraultzaile abertzalearen webgune bezala aurkezten du bere burua JoTaKe-La Hainek. Artikuluak, argazkiak, loturak eta beste hainbat eduki ditu.

Webgunearen aurkezpena

Euskal gizartearen zati borrokalarienen leiho ireki eta tresna berri bat bilakatzea izan nahi du Jotake-La Hainek, eztabaida eta ekintzak eskutik joango diren lekua, proiektu dinamiko bat, kontrainformatiboa, komplexurik gabekoa eta gauzak ozen, argi eta garbi esateko. En internet también, la lucha es el camino.

Borroka gune hau, espero dugu, kontrainformaziorako benetako gogoz leku bat izatea. Euskal Herrian gertatzen diren eta zentsuratuak diren hamaika borroka zein gertaera ikusteko leiho bat parez pare irekita, era berean beste herri eta sektore batzuen borroken informazioa jasotzeko ere, erreibindikazio eta elkartasuna elkarbanatzeko. Ikasten eta irakasten.

Gazteleraz gehiena

Gazteleraz dago webgune gehiena, baina euskarak ere presentzia nabaria du; ataletako tituluak euskaraz daude, baita hainbat artikulu eta informazio ere.

Euskal Herriari buruzko artikuluak, nazioarteko herriei buruzkoak, argazkiak eta Euskal Herriko webguneetarako lotura asko eskaintzen ditu JoTaKe-La Hainek.

Webgunea bisitatzen dutenek ere ekarpenak egiteko aukera badute, deialdiren baten berri emanez, loturaren bat gehituz edota eztabaidetan parte hartuz.

Webgunean zer dagoen erraz ikus daiteke eskaintzen duen webmapan.

Beste Webgune Euskaldun Bat: www.jotake-lahaine.org

Erantzun

Sartu