Teknologia berriak dira klabea. Hauek barik ezingo litzateke ezer egin. Internet edo poltsikoko telefonoen bidez jendea batzen da. Gehienbat helbide elektronikoa da tresna. Denbora gutxian lortu daiteke jendetza handia. Zertarako? ekintza politiko bat egiteko, edo artistikoa, edo beste barik, tontokeriatzar bat egiteko.. hori bai, beti ere taldearen babesean. Absurdua? agian.
Ad-hoc sortzen dira taldeak, di-da batean. Flash mobs deitzen dira horrelako bilkurak. "Derrepenteko jendetza" edo horrelako zerbait moduan itzuli daiteke.
Norbaitek, jendea batzeko gonbita egin zuen. Manhattaneko lau tabernatan elkartzeko zen deia. Taberna horietan esan zitzaien Macy´s eraikineko 9. solairura joateko eta alfonbra baten bueltan batzeko. Ehunka lagun joan ziren ordu eta leku berera.
Egunkari batean ateratako komiki batetik sortu zen flash mob hau. Gary Trudeau-k egin zuen komikia eta flash mob-a antolatu. kandidato demokrata baten aldekoa zen kanpaina, Howard Deanen aldekoa, Seattle-n,. Ekintza zen hau: eskuak batu eta goratu ondoren esatea: the doctor is in!. Gero sakabanatu.
Jendea batzea gaurko gizartean garesti dago, baina pentsa ezazue zenbat erabilera izan ditzakeen: hainbat ekintzaren kontra egiteko, iritzia azaltzeko, taldeak sortzeko, edo ekintza tontoak egiteko, esaterako hau:
Bartzelonan izango da bilkura, urriaren 4an, Colonen estatuaren oinetan. Zer egingo duten han batzen direnek? ba Colonen moduan hatzaparra jaso eta Colon apuntatzen dagoen leku berberera begira eutsi. Egitaraua:
Indioak datozela!
eta sakabanatu.Euskal herrian ez dugu horrelakorik ezagutzen nahiz eta akaso norbaitek egingo zuen antzerakorik. Edo baliteke egitea pentsatzen egotea ere, ze Euskal Herrian sarritan atera behar izaten dugu kalera honegatik edo besteagatik... Dena den, badirudi, ateratze hauek ez dutela helburu zehatzik askotan. Berlín, Nueva York, Londres, Austin, Roma, Viena, Zurich, San Francisco, Tokyo, Sao Paulo izan dira ekintza batzuk. Eta Bilbon? Donostian? Arrasaten? Laudion? Durangon?
Hainbat adibide irakurri ditzakezu cheesebikini.com webgunean. Zehatzago bat izan daiteke bestelako hau: Cancunen OMC-k egingo duen bilera horrela antolatuko omen da.
Absurdua dirudi askotan, eta hainbat adibidek ez dirudi askotarako balio dutenik ere, baina era guztietako iritziak daude-eta...
Erantzun
Sartu