Orain dela hilabete batzuk orrialde batzuetan momentuko orduaren alboan @456 eta antzeko gauzak ikusten hasi nintzen. Zer zen hura? Internet ordua edo Internet Time
Lehendabizikoz El Mundo egunkariaren orrialdean ikusi nuen Internet Time delakoa. Orain ere ikus liteke eguna eta ordua jartzen dituen lekuan. Interneteko ordua Swatch enpresaren asmakizuna da eta alderdi batetik begiratuta badu zentzurik.
Eguna 1000 beatetan banatu dute, eurak diotenez beti sistema hamartarra erabilitzen dugunez, ez du zentzu handirik orain erabiltzen dugun sistemak: minutu batek 60 segundu ditu, ordu batek 60 minutu eta egun batek 24 ordu. Sistema berritu egin behar da eta Internet hainbeste erabiltzen denez bertara egokitu. Adibidez zure Australiako chat kidearekin Jabber bidez txateatzeko geratu behar bazara @895ean geratuko zaretela ados dezakezue, horrela biok ordu berean egingo duzue topo ziberespazioan, Internet ordua mundu guztian berdina delako. Ez zara GMT+2 edo GMT-7 orduak kalkulatzen ibili behar.
Esandako beat edo zati bakoitzak minutu bat eta 26.4 segunduko iraupena du. Nonbaiten eduki behar du nolabaiteko hasiera ordu honek eta berau Biel hiriko orduan dago ezarrita. Neguan, Bielen 00:00ak direnean (Europan gauerdia denean alegia: CET edo Central European Time) @000 da eta 1998ko urriaren 23an jarri zuten martxan Interneteko ordua.
Orrialde honean sartu eta goiko menu barra kargatzean Internet Time jartzen duen lekuan klik egin. Kargatzen den orrialdean dago informazio gehiago eta baita oraingo ordutik Internet ordurako bihurtzaile bat ere.
Erantzun
Sartu