Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hastear dago Ibarretxeren hitzaldia

Usoa Agirre - Goiena
2003-09-26 11:09

Legebiltzarraren kanpoaldean protesta ugari

Legebiltzarraren kanpoaldean ere gaitzespen ekitaldi ugari izango dira:

  • Goizeko hamar t'erdietan LAB sindikatuak Foruen plazan ekitaldia hasiko du, Autodeterminazio eskubidearen eta euskal esparru ekonomiko eta soziolaboralaren alde. Eguerdian, berriz, Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute.
  • Goizeko 10:45etarako Ertzaintzaren bost sindikatuek (ERNE, ELA, CCOO, UGT eta Sipe) elkarretaratzea deitu dute. Ordubete iraungo duen gaitzespen ekitaldiaren helburua, soldata handiagoa eta segurtasun gehiago eskatzea izango da. Balza Herrizaingo Sailburuaren dimisioa eskatuko dute.
  • Ordu berean, Aski da-Basta ya plataforma Florida parkean bilduko da, eta bertan, Lehendakariaren proposamena "Demokraziaren aurkako mehatxu" dela esaten duen idatzia irakurriko dute.
  • Hamabietan SEGi gazte erakundeak Legebiltzarraren aurrean egingo duen manifestaziorako deia egin du.
  • Hamabietan Askatasunak ere elkarretaratzea egingo du Legebiltzarraren aurrean, Ibarretxeren plana gaitzesteko.

Mobilizazio horiek guztiak direla eta, Legebiltzarraren inguruan Ertzaintzak zainketarako dispositibo berezia ezarri du.

Ibarretxe planaren oinarriak

Hauek dira oinarriak, labur-labur:

  • Nazio identitatea.
  • Nafarroa eta Iparraldearekiko harreman askatasuna.
  • Euskal Botere Judizial burujabea egituratzea.
  • Autogobernu handiagoa.
  • Europan ahots propioa izatea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu