Sustatu logoa Teknologia albisteak

Interneteko txat gelak itxiko ditu Microsoftek

Usoa Agirre - Goiena
2003-09-25 11:09

Hiru herrialde horietan moderatzaile bat jarriko dute txat bakoitzean spam edo pornografikoa izan daitekeenari bidea ixteko.

Microsoften arduradunek diotenez, "txat libre eta moderatu gabea ez da ona, spam-a eta lizunkeria zabaltzen dutenei babesa ematen baitio".

Irtenbidea: Microsoften Messenger-a

Urriaren 14tik aurrera, Microsoftek Europan, Asian, Afrikan eta Latinamerikan dituen foroak itxiko ditu, eta mezu baten bidez, aste honetan emango diete itxieraren berri erabiltzaileei. Txat horien erabiltzaileek beste alternatibaren bat bilatu beharko dute. Oraingoz, Microsoftek eman du bere konponbidea; on-line txateatzeko Microsoften Messenger-a erabiltzea. Microsofteko arduradunek garbi esan dute neurri horrekin beraien Messenger zerbitzua indartu nahi dutela.

Erabaki horrek eztabaida sortu du adierazpen askatasunaren aldekoen, haurren babeserako taldeen eta Microsoften aurkarien artean. Oraindik ikusteko dago zer gertatuko den.

Albiste honi buruzko informazio gehiago duzue hemen: www.thestar.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu