google.es sarean dago. Euskara aukeratu daiteke nabigatzeko
Google.es estreinatu da gaur .es moduan. Nabigatzailearen hizkuntza euskaraz daukagunok aspalditik gabiltza google euskaraz erabiltzen, baina askorendako izango da lehenengo aldiz ikusten dutena. Nabigatzailea euskaraz kanpaina egin genuen Sustatun. Seguruenik Sustatuzale askok izango duzue euskara lehenetsita eta google euskaraz erabiltzen egongo zarete aspalditik.
Egia esan, eskertzen da baietz lehenengoan edo Google bilaketa modukoak irakurtzea. Orain, google.com edo google.es sartu, beti zabaltzen zait euskaraz google.
Konexioa nondik egiten dugun igartzen du googlek
Nonbait konexioa nondik den ere igartzen du ze http://www.google.com klikatuta, hemen ingurukoak Google.es horretara desbideratzen ditu. Pentsatzen dut zuei ere gauza bera gertatuko zaizuela. Egin proba.
Googlek badauka publizitatea egiteko sistema kurioso bat, zerbait bilatu eta eskuma aldean propaganda aurkezten duena. Publizitate hori kontratatzerakoan (nik egin izan dut proba) esaten dute %99an ongi detektatzen dutela erabiltzailearen herrialdea. Beraz, hori aplikatzearekin nahikoa dute. Horrela jakingo dute, seguruenik nondik konektatzen ari garen.
Googlek Madrilen jarri du bulegoa
Hau lotuta egon daiteke, Googlek Madrilen bulegoa jartzearekin. Hilaren 16an dago erregistratua google.es David C. Drummond, Google-ko lehendakari-ordearen izenean. Google Spain S.L. konpainiako administraria da Drummond.
Erantzunak kargatzen...