Euskal Herri osoko eguraldi iragarpena
Egunero-egunero aldatzen dute eguraldi iragarpena, eta Euskal Herri osoko eguraldiaren berri jakiteaz gain, herriz herri zer eguraldi egingo duen jakiteko aukera ere badago, eskualde bakoitzeko herri esanguratsuena aukeratuz. Euskal Herriaz haratago, Europako eta mundu zabaleko eguraldiaren berri eguneratua ere ematen du.
Albisteak eta atal finkoak
Meteorologiari lotutako albisteen atala ere badago, baina zahartu xamarra gelditu da, argitaratutako azkeneko albistea ekainaren 25ekoa baita. Dena den, webgune berrituarekin hasiko dira berriz ere martxa hartzen.
Webgunea oso dinamikoa da, baina, hala ere, badira egonkorragoak diren beste atal interesgarri batzuk ere: tenporei buruzko informazioa, meteorologiaren historia, eremu klimatikoei buruzko informazioa eta herri jakinduriari buruz Pello Zabala eguraldi-gizon ezagunak idatzitako atala, besteak beste.
Lotura interesgarriak
Bestalde, lotura interesgarriak ere baditu. Hala nola, Eusko Jaurlaritzaren meteorologia zerbitzua, munduko hiri nagusienetako iragarpena egiten duen Intellicast.com, Nafarroako meteorologia zerbitzua, eta Meteo France.
Erantzunak kargatzen...