Sustatu logoa Teknologia albisteak

Horma-irudi zaharberrituak Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoan azkeneko urteetan zaharberritu diren horma-irudi buruzko webgunea jarri du sarean.

Web honetan, horma-irudien -erlijiozkoak nahiz laikoak- kasu zehatzak ezagutzearen gain, teknika hau zertan datzan adierazten da eta historian zehar Gipuzkoan izan dituen adierazpenak ere agertzen dira.

Horrela dio sarreran:

Antzina-antzinatik, gizakiak elementu zurrun eta iraunkor bat erabili du bere arte-adierazpenen euskarritzat, horma alegia, bai harrizkoa, esate baterako kobazuloetan, bai pezo, adreilu, silarriska edo harlanduzkoa. Horma honek, mortairuz estali zein estaltzeke dagoelarik, gizakiaren xede erlijioso, estetiko zein politika mailakoak adierazteko balio du, horma-irudietan jasotako irudi geometriko edo figuratiboen bidez.

Elgoibar, Lezo, Arrasate, Elgeta, Azpeitia, Aginaga... Non ez da horrelakorik?

Bisita egin ezazu Beste Webgune Euskaldun Bat dago sarean-eta: www.gipuzkoakultura.net/ondarea/horma-irudi

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu