Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nota hobeak izaten dituzte umeek Internet erabiltzaileak badira

Usoa Agirre - Goiena
2003-09-24 10:09

Orain arte uste zenez, Internet erabiltzen zuten haurrek arazoak izaten zituzten gizarte erlazioetan eta ingurukoekin komunikatzeko orduan. Baina, Michigango unibertsitateko ikerketa horren arabera, guztiz kontrakoa gertatzen da; eskola umeek etekin handiagoa ateratzen dute ikasketetan Interneten erabiltzaile badira.

Banda zabaleko erabiltzaile gehiago

Nazioarteko Telekomunikazio Batasunaren txosten baten arabera, banda zabala eskuratu duten Internet erabiltzaileen kopurua %72 igo da. Gaur egun, Interneteko hamar erabiltzaileetatik batek banda zabala du.

Banda zabalak Interneten azkarrago nabigatzeko aukera ematen digu, eta horrekin batera edozein dokumentu errazago jaitsiko dugu. Horri lotzen badiogu, Internet erabiltzen duten eskola umeek nota hobeak lortzen dituztela, zera izango litzateke ondorioa: zenbat eta azkarrago nabigatu Interneten, orduan eta nota hobeak aterako dituztela eskola umeek. Hemendik urte gutxira, beraz, suspentsoak baino gehiago izango dira bikainak gure ikastetxeetan.

Zer iruditzen zaizue?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu